Lagunekin zuzenean hika egiteko, bi aukera ematen dizkin/k gune honek. Aurrena, txat gidatua deitu duguna, txat konbertsorea dun/k, alegia, norberak neutroan (zuka) idazten duenean, sortu dugun motorraren bidez, hika idatzi izan balitz bezala jasoko din/k testua hartzaileak; horretarako, txatean sartzeko unean, norberak definitu beharko din/k bere generoa (emakumezkoa / gizonezkoa), txatak bihurketa lan hori zuzen egin dezan.

Bigarrena, berriz, txat zuzena edo askea deitu di(n)agu; begirale baten zaintzapean edo batere kontrolik gabe, bertara biltzen diren lagunek hika egiteko modua izango diten/k, eta idazten duten bezalaxe agertuko dun/k idatzitakoa pantailan. Ahozkoaren aldean, idatzizko txatak bizpahiru segundoko tartea ematen din/k, idatzi nahi du(n)ana pentsatu ahal izateko.

Honen osagarri, laster ahozko txata ere ezartzeko lanean ari gaitun/k.

Saia hadi!

 

Txat gidatua

Txat zuzena