ENEKO HARITZA HITANOAREN ERABILERAZ

Eneko Haritza euskara irakasleak, 4. maila gainditzeko ikastaroaren harira, youtuben emandako hitzaldi bat dugu hemen ikusgai. Hitanoaren erabilerari eta ikaskuntzari buruz sumatu dituen aurreiritzi batzuk ditu aipagai. Kontrako jarrerak agerian utzi eta aurreiritzi horiek eraisteko ahalegina egiten du.

Imagen de previsualización de YouTube

ITZUL POSTA ZERRENDAN HITANOAREN ERABILERARI BURUZKO EZTABAIDA

2011ko abenduan ItzuL posta zerrendan eztabaida bat izan zen mendeko esaldietan eta galderetan alokutiboko adizkiak erabili behar ote diren. Hona hemen eztabaida nondik nora joan zen ikusteko esteka:

http://postaria.com/pipermail/itzul/2011-December/018576.html


IRUÑA-VELEIA, TXILLARDEGI ETA HITANOA

Juan Martin Elexpuru idazle eta filologoak, Berrian idatzitako iritzi-artikulu honetan, Txillardegik Iruña-Veleiako auziari buruz zuen iritzia azaltzen du. Hizkuntzalari ospetsuak hainbat eskutitz idatzi zizkion artikuluaren egileari, hika. Eskutitzotan,

grafitoetan agertzen den esaldi bat hartzen du aipagai, esanez hitanoaren ikuspegitik aztertu behar dela bertan esandakoa, eta ez orain arte egin den bezala. Haren esanetan, esaldi horrek islatzen du kristauen jainkoari hika egiteko zegoen ohitura zaharra, Joanes Leizarragak Testamentu berria euskaratu zuenean egin zuen bezala.

Artikulu oso interesgarria, bai hitanoaren azterketaren aldetik, bai Iruña-Veleiako eztabaidan egiten duen ekarpenarengatik.

http://paperekoa.berria.info/iritzia/2012-03-14/004/001/txillardegi_grafito_horiek_benetakoak_dituk.htm


Hitanoa lantzeko unitateak gaztetxoen eskura

Ahozkotasunaren ikergune eta erreferentzia den Mintzola fundazioak hitanoari buruzko atal bat dauka bere webgunean. Bertan, haur eta gaztetxoek eskura dauzkate hitanoa lantzeko ikas unitate interaktiboak. Azpetia eta Zumaian zentratuta dauden arren, Euskal Herriko txoko guztietako neskato eta mutikoentzat egokiak dira, erregistro informal hau ezagutu eta landu dezaten.

http://www.mintzola.com/hitanoa