Maramara* taldeak beste hitano ikastaro bat emango du Iruñean, apirilaren 19an hasita,  Nafarroako Administrazio Publiko Institutuan. NAPIk berak antolatuta eta Iruñean duen egoitzan, hainbat hitano ikastaro eman ditu, jada, Maramara* taldeak. Ritxi Lizartzaren “Mintza hadi lagun!” liburuko metodologian oinarritutako ikastaroak izan dira orain artekoak, eta hitanoaren oinarri teorikoak praktikaren bitartez landu dituzte ikasleek. Ikastaro horietan [...]

HITANOA GAZTETXOENTZAT
‘Dokumentuak’ atalean beste esteka bat jarri dizuegu. Izan ere, gaztetxoek hitanoa lan dezaten ikas unitate interaktibo batzuk dauzka Mintzola fundazioak bere web gunean. Berez, Azpeitia eta Zumaian zentratuta dauden arren, bertan proposatzen den lanketa baliagarria da Euskal Herriko edozein txokotako neskato eta mutikoentzat. Lagunarteko hizkerarako ezin aproposagoa den erregistro honekin etxeko txikiek euskara aberastuko [...]

Hitanoa.com web guneak Juan Martin Elexpururen iritzi-artikulu bat ekarri du oraingoan ‘Dokumentuak’ sailera. Izan ere, Txillardegi hizkuntzalari handiak Iruña-Veleiako auziari buruz zuen iritzia azaltzen duten eskutitz batzuk jaso zituen Elexpuruk. Txillardegik, Elexpururi hika egiteaz gain, hitanoaren ikuspegitik azaltzen du grafitoetako batean azaltzen den esaldi bat.
Txillardegik Elexpururi bidalitako eskutitz horietan, kristauen jainkoari hika zuzentzeko zegoen ohitura [...]

Hitanoari buruzko web gune hau aberastu nahian, hor barrena dauden dokumentuak biltzen hasi eta ‘Dokumentuak’ atal berrian estekak txertatzen hasi gara. Hemendik aurrera, dokumentu ugariren loturak sartuko ditugu maiz, zuek ere jakintzaz aberastu eta gozatu ahal izateko.
http://www.hitanoa.com/dokumentuak

ItzuL posta zerrendan egunotan eztabaida bat izan da, hitanoaren erabilerak sortzen dituen zalantza batzuen harira: hain zuzen ere, menpeko perpausetan, galderetan eta harridurazko esaldietan alokutiborik erabili behar ote den izan da eztabaidagaia. Hemen duzue eztabaida ikusteko esteka:
http://postaria.com/pipermail/itzul/2011-December/018576.html

Pasa den udazkenean, Maramara* taldeko Eneko Haritzak hitano ikastaroa eman du Iruñean, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan, hain zuzen ere. 30 orduko ikastaro batean, hitanoa ukitzen duten hainbat gai jorratu dira, hala nola, hitanoa nola osatzen den, harreman sozioafektiboetan duen lekua, eta morfosintaxia aldetik dauzkan koxkak, besteak beste.
Ez da Maramara* taldeak horrelako ikastaro bat eman duen [...]

Maramara* taldeak hitano ikastaroa antolatu du, on-line, 2012 urte hasierarako. Urtarrilaren 9an hasiko da, eta 14 asteko iraupena izango du.
Lehen aldia da hitanoa on-line ikastero aukera dagoena.
On-line ikastaroa Hitanoa. Mintza hadi lagun! ikas liburuan oinarrituta dago, eta liburuan agertzen ez diren ariketak izango ditu. Izan ere, izena ematen dutenek aipatutako liburua jasoko dute opari.
Ordenagailuz egiteko [...]

Hitanoa erabiltzen ba al dakik/n? Eta inoiz irakurri al duk/n alokutiboa edo hitanoa euskal literaturan? “Sautrela”k tarte bat eskaini dio euskarak hain berezko duen hitanoari. Euskal literaturaren mugarri izan zen Bernat Etxepareren Linguae Vascorum Primitiae liburuan bertan azaltzen zaizkigu lehenengo hitanozko lerroak. Ordutik hona hamaika adibide eskaini zaizkigu. Hitanoa zuzen erabiltzen ikasteko eskuliburua argitaratu zuen [...]

Zumaiako Udalak eta Mintzola erakundeak orain urtebete sinatutako hitzarmenaren lehen urrats moduan, eta “ari arika ezpainetan hika” leloa erabilita, Zumaiako eskoletan gaztetxoak hika egiteko unitate didaktikoak prestatu dituzte. Zumaiako Karrami karramarroa protagonista hartu dute, eta ekimenaren helburua gaur egun galtzen ari den edo txukuna ez den hikako harremana eskoletatik sendotzea da. Lehen Hezkuntzako 5. eta [...]

Pasión hitana

Hiriari jarraitzeko, Asier. Nik be hika egitten jetsat semiari, eta Aprillian jaixoko dan bestiari be hala egitteko asmua jakat. Baiña neregaittik egitten juat batez be, ikastiarren. Etxuat iñundik iñora espero umiak nere modura egingo dabenik: Lekeittion bizi nok; andria oiartzuarra dok… Txikittan, umiak oiartzuarrez egingo juek (hala jabik oiñ Niko: “atikuk” = antijuk = antiajuak, [...]