Gaur, arratsaldeko 18:00etan, eta San Telmo Museoan Hitanoa, gaur egungo erabilerari buruzko hainbat kontu izeneko hitzaldia emango du Ritxi Lizartzak. Ekimen hau Donostiako Parte Zaharreko museoan dagoen Badu Bada, euskara mundu eleanitzean erakusketaren osagarria da.
Erakusketa honek hizkuntza eta, zehazkiago, euskara ditu ardatz; hori dela eta, Mamamara taldeko kidearen ekarpena osagarri izango da, hitanoaren berezitasunak bat [...]

Bihar, goizean Donostiako Antiguako AEK euskaltegiko ikasleek hitanoari buruzko Ritxi Lizartzaren hitzaldi bat entzuteko aukera izango dute. Hain zuzen ere, goizeko txandakako estudianteak izango dira Hitanoa gaur egungo erabilerari buruzko hainbat kontu solasaldia entzungo dutenak.
Hitanoa zertan den eta mintzamolde horren egoera nolakoa den argituko die Maramara* taldeko Lizartzak, Antiguako ikasketa zentroan ari diren euskara ikasleei.

Arrakastaz hasi dugu hitano ikastaroa, Errenteriako Udalaren eskutik, udal euskaltegiko eta AEK-ko irakasleekin. Zati bat presentziala eta bestea online, ikasleek, “Mintza hadi, lagun!” liburuaren metodologiari jarraituz, 30 orduko ikastaroa izango dute: azalpenak eta ariketak, eta, batez ere mintzamena landu eta euren artean hika jarduteko dinamika sortzea da helburua. Ritxi Lizartza eta Eneko Haritza dira irakasleak [...]

http://www.diariovasco.com/v/20121003/costa-urola/gazteak-euskara-hitanoa-azpeitian-20121003.html

Arrakastatsua oso izan da gure barnetegia, Lizarrustiko parketxean egindakoa. Ikasle taldeak eskolak eta beste era bateko jarduerak batu ditu hitanoaren inguruko azalpenak eta praktika lantzeko. Astebete 24 orduz elkarrekin egoteak asko lagundu du praktika errazten eta lagunarteko giroa sortzen. Etxerako bueltan, ikasitakoa ingurukoekin praktikan jartzea dute erronka. Zorte on!

Badator uda, eta urtero bezala udako barnetegien eskaintza zabalik dute euskaltegiek eta irakaskuntza zentroek. Aurten, ordea, eskaintza berria plazaratu du Maramara* taldeak. Izan ere, lehen aldiz hitano barnetegia egiteko aukera eskainiko du, Mintza hadi, lagun! programaren baitan.
Uztailaren 16tik 21era, Lizarrustiko parketxean, hika hitz egiten ikasteko aukera eskainiko du Maramara* taldeak. Sei eguneko barnetegirako, 45 orduko [...]

Leitzako Aurrera elkartean emango du hitzaldia Ritxik lehendabiziko aldiz. Hitanoaren erabilerak generoaren tratamenduarekin duen lotura aztertuko du eta bi generoen arteko diglosia egoera azalduko du hitzaldian. Hitzaldiaren PPTa laster estekatuko dugu webgunean.

Lehenengo aldiz, hitano ikastaroa online egin du 10 laguneko talde batek; hau da, internet bitartez ikasi dute lagunarteko hizkera informalerako berezkoa den erregistro hori. Ikastaro honen aurretik ez da hitano ikastarorik antolatu sarean, eta erantzun ona izan duela azpimarratu dute Maramara* taldeko antolatzaileek. Interneten bidez eskaini denez, ikasle batek Txiletik egin ahal izan du ikastaroa.
Ikasleek [...]

Asteazkenero, arratsaldeko 16:00etatik 17:00etara, hitanoa praktikatzeko aukera dago hitanoa.com web gunean. Atari horretako ‘mintzagunea’ atalean idatzizko blaga edo solasaldia egiteko aukera dago, Eneko eta mintzakidearekin. Txat hau oso egokia da hitanoarekin lanak dituztenentzat, erabiltzaileak aukera baitu pentsatzeko, errepasatzeko eta zuzentzeko, esan beharrekoak bota aurretik. Mintzagunean parte hartzeko, atal horretako Zuzena aukeratu eta izenorde bat jarri [...]

Eneko Haritza euskara irakasleak, 4. maila gainditzeko ikastaroaren harira, youtuben emandako hitzaldi bat dugu ikusgai hitanoa.com web guneko “Dokumentuak” atalean. Hitanoaren erabilerari eta ikaskuntzari buruz sumatu dituen aurreiritzi batzuk ditu aipagai. Kontrako jarrerak agerian utzi eta aurreiritzi horiek eraisteko ahalegina egiten du.
http://www.hitanoa.com/dokumentuak