HITANOA, MINTZA HADI LAGUN!: HIKA EGITEN IKASTEKO ESKULIBURUA (+ARIKETAK)
ARGITALETXEA: maluta
IDAZLEA: RITXI LIZARTZA


Mintza hadi, lagun! Hika egiten ikasteko eskuliburua. Eskuartean duzun eskuliburua idaztearen helburua interesa duen edonork bere kabuz hika egiten ikasteko behar dituen tresna guztiak eskura izatea da. Ezin ahaztuko dugu alokutiboa hizketari dagoela loturik, eta beharrezkoa dela solaskidearekin aritzea, trebatu ahal izateko. Gauza asko idatzi izan dira alokutiboaren inguruan, baina uste dugu lan honek bildu egiten dituela, lehendabiziko aldiz, ikasleak arlo guztiak jorratzeko behar dituen materialak eta praktikak, baita mintzamenari dagozkionak ere. Metodologia hau hainbat eta hainbat ikastarotan izan da kontrastatua eta oso emaitza ona eman du. Beraz, hika egiten ikasi nahi baduzu, murgildu zaitez orriotan, ikasi ahal izateko berme osoa duzu!

 

HIKA EGITEN IKASTEKO GIDA
ARGITALETXEA: maluta
IDAZLEA: RITXI LIZARTZA

Hika

Liburu honetan, deskripzio-lanetik abiatuta, alokutiboa erabiltzen ikasteko metodologia bat sintetizatu du Ritxi Lizartzak,ikasleek tradizioan oinarritutako erreferentzia eta eredu bat izan dezaten.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

HABE – Euskara ikasten ari garenon aldizkaria

maramara* taldeak eta HABEk hitanoari buruzko udako ale berezi bat kaleratu   dute, euskara ikasten ari direnei hika egiten laguntzeko. Mintza hadi lagun! liburuan oinarrituta dago, eta azalpenez, elkarrizketez, ariketez eta erantzunez osatuta. Irakurterraza, praktikoa eta edonora eramateko modukoa da.