Bihar, goizean Donostiako Antiguako AEK euskaltegiko ikasleek hitanoari buruzko Ritxi Lizartzaren hitzaldi bat entzuteko aukera izango dute. Hain zuzen ere, goizeko txandakako estudianteak izango dira Hitanoa gaur egungo erabilerari buruzko hainbat kontu solasaldia entzungo dutenak.

Hitanoa zertan den eta mintzamolde horren egoera nolakoa den argituko die Maramara* taldeko Lizartzak, Antiguako ikasketa zentroan ari diren euskara ikasleei.