Gaur, arratsaldeko 18:00etan, eta San Telmo Museoan Hitanoa, gaur egungo erabilerari buruzko hainbat kontu izeneko hitzaldia emango du Ritxi Lizartzak. Ekimen hau Donostiako Parte Zaharreko museoan dagoen Badu Bada, euskara mundu eleanitzean erakusketaren osagarria da.

Erakusketa honek hizkuntza eta, zehazkiago, euskara ditu ardatz; hori dela eta, Mamamara taldeko kidearen ekarpena osagarri izango da, hitanoaren berezitasunak bat datozelako, erabat, erakusketarekin berarekin eta honen inguruan antolatu diren jardunekin. Izan ere, Lizartza mintzatzeko era honen inguruko hainbat lanen egilea baita.