Arrakastaz hasi dugu hitano ikastaroa, Errenteriako Udalaren eskutik, udal euskaltegiko eta AEK-ko irakasleekin. Zati bat presentziala eta bestea online, ikasleek, “Mintza hadi, lagun!” liburuaren metodologiari jarraituz, 30 orduko ikastaroa izango dute: azalpenak eta ariketak, eta, batez ere mintzamena landu eta euren artean hika jarduteko dinamika sortzea da helburua. Ritxi Lizartza eta Eneko Haritza dira irakasleak eta azkeneko saioan “Hitanoa eta generoa” hitzaldia emango du Ritxik, abenduaren 14an.