Arrakastatsua oso izan da gure barnetegia, Lizarrustiko parketxean egindakoa. Ikasle taldeak eskolak eta beste era bateko jarduerak batu ditu hitanoaren inguruko azalpenak eta praktika lantzeko. Astebete 24 orduz elkarrekin egoteak asko lagundu du praktika errazten eta lagunarteko giroa sortzen. Etxerako bueltan, ikasitakoa ingurukoekin praktikan jartzea dute erronka. Zorte on!