Eneko Haritza euskara irakasleak, 4. maila gainditzeko ikastaroaren harira, youtuben emandako hitzaldi bat dugu ikusgai hitanoa.com web guneko “Dokumentuak” atalean. Hitanoaren erabilerari eta ikaskuntzari buruz sumatu dituen aurreiritzi batzuk ditu aipagai. Kontrako jarrerak agerian utzi eta aurreiritzi horiek eraisteko ahalegina egiten du.

http://www.hitanoa.com/dokumentuak